Zer da

Hezkuntza programa

Ekoguneko Hezkuntza programa anitza da, unitate didaktiko eta ekintza desberdinez osatuta. Unitate didaktiko guztiak eskolan bertan hasten dira eta amaitzen dira, eta tartean Ekogunera bisita bat proposatzen dizuegu.Ekogunean ordu bete inguruko tailerrak, jokoak eta bisitak egin daitezke jasangarritasunaren bidea zein izan daitekeen ulertzeko. Bi edo hiru ekintza gidatu egin daitezke eta era autonomoan beste ekintzak gauzatu. Denak dira oso praktikoak, ikaslea hemendik pasa eta hurrengo egunean bere kabuz zerbait berria egiten, ekiten, jakingo duela bermatuz.

Erabiltzen diren materialak naturalak edo modu jasangarrian egindakoak dira, eta askotan materialei bigarren bizitza ematen saiatzen gara, berrerabili egiten ditugu “gauzak”.

Ikusi Hezkuntza programaren aurkezpen bideoa

 

Kutxa Ekogunea

Kutxa Ekoguneak ekologiaren kultura gure inguruan zabaltzeko misioa du, pertsonei ingurumen kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko pausoa ematea erraztuz.

Horretarako,  Kutxa Ekogunea parkean ekintza eta aldaketarako hezi egiten dugu, ereduak erakusten ditugu eta prozesuak bultzatzen ditugu, herrietan aliantza bidezko proiektuak sustatzen ditugu eta ļ¬nantziazio lerro berdeetarako aholkularitza zerbitzua ematen dugu.

Denen lanari esker gero eta herritar gehiagok aukeratzen dugu bizimodu ekologikoago eta arduratsuago bat izatea, gure bizitza-kalitatea hobetzeko eta gure ingurunea oparoagoa, zirraragarriagoa eta iraunkorragoa bihurtzen laguntzen duten  eguneroko zereginetan parte hartzea gustuko dugulako.