Laguntza

Laguntza

Kutxa Ekogunea ekologiaren kultura gure inguruan zabaltzeko misioa duen Fundazioa da, pertsonei ingurumen kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko pausoa ematea erraztuz.

Horretarako,  Kutxa Ekogunea parkean ekintza eta aldaketarako hezi egiten dugu, ereduak erakusten ditugu eta prozesuak bultzatzen ditugu, herrietan aliantza bidezko proiektuak sustatzen ditugu eta finantziazio lerro berdeetarako aholkularitza zerbitzua ematen dugu.

Denen lanari esker gero eta herritar gehiagok aukeratzen dugu bizimodu ekologikoago eta arduratsuago bat izatea, gure bizitza-kalitatea hobetzeko eta gure ingurunea oparoagoa, zirraragarriagoa eta iraunkorragoa bihurtzen laguntzen duten  eguneroko zereginetan parte hartzea gustuko dugulako.

Ekogunea Donostian kokatuta dago, hurrengo helbidean hain zuzen ere:

Rekalde - Hernani errepidea z/gabe (GI-2132, 2.km-a).

20009 Donostia, Gipuzkoa

Izen-ematea eta informazio eskaera telefonoz 943 552020 edo emailez hezkuntza@ekogunea.eus helbidean egin dezakezue.

Tarifa orokorrak:

  • 2 tailer: 5€ ikasleko + ordu 1 doan Haur Parkean (HH/LH1-2-3), Geocaching (LH3-4-5/DBH) edo EATHINK (DBH)
  • 3 tailer: 7€ ikasleko + ordu 1 doan Haur Parkean (HH/LH1-2-3), Geocaching (LH3-4-5/DBH) edo EATHINK (DBH)

Haur Parkera etorri nahi baduzu zuzenean bestelako tailerrik gabe, hauek dira tarifak:

  • 2 ordu Haur Parkean: 4€ ikasleko
  • 3 edo 4 ordu Haur Parkean: 5€ ikasleko

Goizetan, 9:00etatik aurrera etor zaitezkete. Tailer bakoitzak ordu beteko iraupena izango du eta nahi izanez gero, bi etenaldi egingo ditugu hamaiketakorako eta bazkaltzeko.

Horrez gain, gogoratu, zuen kabuz egiteko aukera ugari dituela Ekoguneak!

Tailerren kalitatea bermatzeko, egunean 100 ikasle baino gehiago ez etortzea gomendatzen dizuegu eta talde minimoa 20 ikaslekoa izango da.

Tailer bakoitzerako 20-25 ikasleko taldeak egingo ditugu eta talde bakoitza hezitzaile batekin egongo da.

Haur Parkean, hala ere, aldi berean egon ahal izango dira 100 ikasleak.

Beste eskola batzuetako taldeak ere aurkitu ahal izango dituzue batzuetan, talde bakoitzak bere tailerrak egingo baditu ere.

Etapa guztietako ikasleak Kutxa Ekogunea parkera bisita erreserbatuta eta eginda 500 puntu lortuko dituzue. Puntu hauek behin bisita egindakoan kargatuko zaizkizue automatikoki.

Etorri aurretik eskolan Unitate didaktikoei dagokion atala lantzea gomendatzen da.

Ekogunean hamaiketakoa eta bazkaria egiteko aukera duzue, eskolatik edo etxetik janaria ekarrita eta interesa izanez gero bertan erosteko aurrez aurretik kontaktuan jarriaz. Eta jarraian ekarri beharrekoak dituzue:

  • Arropa erosoa eta zikintzeko modukoa eraman.
  • Eguraldi ona egiten badu, burua eguzkitik babesteko txanoa eraman eta eguzki krema eman etxetik irten aurretik. Eguraldi txarra egiten badu, euritako botak eta txanodun xira eraman. Hau oso inportantea da, nahiz eguzkia nahiz euria baratzetara joan behar dugu!
  • Haur Parkea bisitatu behar baduzue, haur zein irakasleek galtzerdiak ekartzea ezinbestekoa da, baita udan ere.
  • Hondakinik gabeko otorduak egingo ditugu! Animatu parte hartzen eta hamaiketakorako eta bazkaritarako plastikozko/paperezko hondakinak sortzen ez dituzten elikagaiak ekarri: fruta, barazkiak, zilarrezko papera erabili beharrean bokanrolak edo tupperrak erabili, plastikozko ur botilak ekidin eta kantinplora berrerabilgarriak erabili edo iturriko ura edateko aukera dago Ekogunean, telazko ahozapiak, etab.
  • Geocaching egiteko asmoa baduzue, ikasleek mugikorrak ekartzea gomendatzen dizuegu, aldez aurretik wifiarekin aplikazioa deskargatuta.