LH 4, 5, 6.maila Non dago zirimiria?

Non dago zirimiria?

Nahiz eta gure lurretan ura ugaria izan, oso lehengai eskasa eta ezinbestekoa da, tailer honetan uraren garrantzia ezagutu eta bere kudeaketa ulertuko dute ikasleek, horrez gain ura nola topatu ikasiko dute eta gu ere ur tanta ibiltariak garela ohartuko dira.

 

Eskolan aurretik

Uraren zikloa bideoa ikusi eta hausnartu.

Uraren zikloaren bideoa ikusi “La escasez del agua”

Helburuak

  • Ekoguneko ura nondik datorren eta nora doan ezagutzea.
  • Ura aurrezteko moduak ezagutzea.
  • Eguneroko hainbat ekintzetarako ur edangarria behar ez dela eta tratatu gabeko ura erabiltzeko aukeraz jabetzea.
  • Eguneroko ekintzetan ura aurrezteko ohiturak hartzea.

Edukiak

  • Uraren zikloa.
  • Ura aprobetxatzeko moduak.

  • Jasangarritasunaren kontzeptua.

  • Uraren erabilera.