LH 4, 5, 6.maila Kontsumoa

Etorkizun hobeago bat lortzeko lan egiten duten horientzat

Eskuak eta sustraiak lurrera!

Zutik mantentzen garen lur zati hau ez da berdina bazter guztietan. Gure azpian, geruza eta ezaugarri ezberdinetako lur mota ugari aurki ditzakegu eta hauetako batzuk baratzegintzan erabili ahal dira eta gure nahira moldatu. Tailer honekin, lurrarekin esperimentatuko dute, lurzoruaren sorpresaz beteriko mundu harrigarrian murgilduz eta noski, eskuak zikinduz!

 

Eskolan aurretik

Baratzerik ez duten ikastetxeek, ikastetxean baratze bat martxan jartzeko dauzkaten baldintzak aztertu beharko dituzte eta dagoeneko baratzea duten ikastetxeek beren baratzaren diagnosia gauzatuko dute.

Eskolan ondoren

Baratzezaintzaren nondik norakoak ezagutu ostean baratza ezartzeko jarraitu beharreko pausoak azaltzeko jarduera egingo da.

Helburuak

  • Landareen bizi zikloa eta atal desberdinak ezagutu.
  • Baratzeko biodibertsitateaz eta bizidunen funtzioaz jabetu: kalteak eta mesedeak ezagutu.
  • Euskal Herrian aurki daitezkeen lur mota nagusien ezagutza: hareharria, kareharria, granitoa, arbela eta marga.
  • Baratzeko barazkiak gizakiez gain, beste hainbat bizidunen elikagai iturri ere badirela ulertu.
  • Baratze zaintzako oinarrizko kontzeptuak ulertu.

Edukiak

  • Hazien dibertsitateaz jabetu eta hauen ezaugarri adierazgarriei erreparatu.
  • Landare/barazkien atal jangarriak ezagutzea.
  • Barazkien izenak, landareak eta fruituak elkarren artean erlazionatzen ikasi.
  • Lur motak eta hauen drainatze gaitasunak ezagutu.
  • Xomorro bakoitzak dituen berezitasunez ohartu eta hauen bizilekuak ezagutu.
  • Baratzeko eremu ezberdinetan barazkien landaketak errotatzearen garrantziaz jabetu.

Non dago zirimiria?

Nahiz eta gure lurretan ura ugaria izan, oso lehengai eskasa eta ezinbestekoa da, tailer honetan uraren garrantzia ezagutu eta bere kudeaketa ulertuko dute ikasleek, horrez gain ura nola topatu ikasiko dute eta gu ere ur tanta ibiltariak garela ohartuko dira.

 

Eskolan aurretik

Uraren zikloa bideoa ikusi eta hausnartu.

Eskolan ondoren

Ekoguneko zikloa eskolako uraren zikloarekin alderatu: ura nondik datorren, zertarako erabiltzen den ikastetxean, nora joaten diren ur zikinak, zein araztegira …

Helburuak

  • Ekoguneko ura nondik datorren eta nora doan ezagutzea.
  • Ura aurrezteko moduak ezagutzea.
  • Eguneroko hainbat ekintzetarako ur edangarria behar ez dela eta tratatu gabeko ura erabiltzeko aukeraz jabetzea.
  • Eguneroko ekintzetan ura aurrezteko ohiturak hartzea.

Edukiak

  • Uraren zikloa.
  • Ura aprobetxatzeko moduak.

  • Jasangarritasunaren kontzeptua.

  • Uraren erabilera.

Eraikina zuk zeuk eraiki

Gizakiak ingurunetik babesteko eraikinen beharra handia izan du eta eraikin hauen sorreran, talde lana guztiz oinarrizkoa izan da. Tailer honetan ikasleek, talde lan eta koordinazioari esker eraikin mota ezberdinak sortuko dituzte tamaina errealean!

 

Eskolan aurretik

Ekoguneko lastozko etxearen time-lapse-a

Eskolan ondoren

Eraikuntza gremioren bateko gurasoak eskolara gonbidatu bere lanaz hitz egiteko.

Helburuak

  • Material naturalak erabiliz etxeak eraikitzeko adreiluak nola egin daitezkeen ikastea eta praktikan jartzea: kokapena, orientazioa, leihoen tamaina, teilatuen forma … eta antzeko irizpideek duten garrantziaz jabetzea.
  • Eraikuntzako printzipioak ezagutzea.
  • Eraikitzerako orduan kontuan hartu behar diren puntuak zeintzuk diren ezagutzea. Materialen aukeraketak dituen ondorioez hausnartzea.

Edukiak

  • Eraikinen konposizioa.
  • Etxeen eraikuntza.
  • Material ezberdinen jatorria.

Bero bero lehen baino gehiago

Klima aldaketaren gaia, gure planetaren etorkizun hurbilean eragingo duen fenomenoa da. Atmosferara isuri izan ditugun gasek, berotegi

efektu bat eragin dute gure planetan, honen tenperatura igoz.

Tailer honekin, negutegi efektua ulertu eta berau ekiditeko energia berriztagarriekin esperimentatuko dute, eguzki labe erraldoi bat maneiatuz eta material berrerabilgarriekin egindako eguzki labe funtzional bat etxera eramanez.

 

Eskolan aurretik

Energiari buruzko bideoa ikusi.

Eskolan ondoren

Haizeak mugitutako autoa eraiki.

Helburuak

  • Eguzkia gugandik hain urrun egon arren eta Lurra eguzkiarekin konparatuta hain txikia izan arren, eguzkitiko energia asko jasotzen dugula ulertzea.
  • Udako energia udarako metatu daitekeela ikustea.

  • Eguzki energia erabiltzen ikastea.

Edukiak

  • Eguzkiaren eragina lurrean.
  • Eguzki energiaren erabilera.

  • Energia berriztagarriak.

Abeletxearen aztarna ekologikoa

Giza jarduera orok ingurunean aztarna ekologiko bat uzten du, baita ere haragi, esne, arrautzen, … ekoizpenak. Gai izango al zarete aztarna hau neurtzen? Goazen ikustera txerriak, ardiak eta ahuntzak, bertan gure helburua lortzeko gakoak aurkituko baitugu. Abeletxeko azterketa praktiko bat burutuko dute ikasleek, bere aztarna ekologikoa neurtuz eta berauen balorazio bat emanez.

 

Eskolan aurretik

"Greenpeace consumo” Youtube-ko kanaleko hainbat gairi buruzko bideoak ikusi.

Eskolan ondoren

Ikastetxearen inguruan dagoen abeletxe bateko aztarna ekologikoa kalkulatu.

Helburuak

  • Aztarna ekologiko kontzeptua barneratu
  • Bizidunek uzten dugun aztarna ekologikoa neurtzeko gaitasuna hartzea.

Edukiak

  • Kontsumoa
  • Biodibertsitatea
  • Klima aldaketa
  • Efizientzia energetikoa