LH 4, 5, 6.maila Euskararen Ginkana

Euskararen Ginkana

Hizkuntzak komunikatzeko balio dizu soilik? Hitz egiten dituzun hizkuntzen artean, zer da euskara zuretzat? Zergatik ote da ekologikoa euskaraz bizitzea? Proba desberdinak gaindituta, hizkuntza-ekologista bilakatzeko prest? Ikasleen euskaraz bizitzeko gogoa sustatzea du helburu ginkana honek. Ekogune parkeko Baratza Eskola gunean, biodibertsitatearekin analogiak egiteko aukera baliatuko dugu eta, taldekako proba ludikoen bitartez, hizkuntzen arteko harremanak ezagutu eta euskararekiko emozio, ezagutza eta praktikak partekatuko dituzte ikasleek biodibertsitatearekin.

 

Eskolan ondoren

Helburuak

  • Bizidun guztiak komunikatzen garela konturatzea.
  • Gizakiak komunikatzeko sistema ugari sortu ditu

  • Munduko hizkuntza aniztasuna handia dela ikustea.

  • Hizkuntzak komunikazio tresna baino gehiago direla ikustea, norbanako eta talde identitatea ematen baitigute.

  • Hizkuntzen arteko harremanak lantzea

  • Soziolinguistikako oinarrizko kontzeptuak lantzea.

Edukiak

  • Komunikazio bide ezberdinak espezie desberdinetan.

  • Morse kodea ikastea.

  • Hizkuntza aniztasuna.

  • Hizkuntza identitatea.

  • Hizkuntzen eboluzioa.

  • Hizkuntzen ekologia.