LH 4, 5, 6.maila Ekopolis bisita

Ekopolis bisita

Kutxa Ekogunea parkeko hirigintza (lur mugimenduak, bideak, azpiegiturak, …) eta eraikuntzak (egurrezko eraikinak, lastozkoa, eraikin baten zaharberritzea…), ingurumen  printzipioak jarraituz egin dira. Prozedura hauek ezagutzeko txango baten, maketak, proiektuak, ezarritako materialak eta ikasleek ingeniari eta  arkitektoen paperan jarrita behatzeko orriak erabiliko ditugu.

 

Eskolan aurretik

Arkitektura jasangarria duten ikastetxe inguruko eraikinen zerrenda.

Eskolan ondoren

Ikastetxearen jasangarritasun diagnosia

Helburuak

  • Jasangarritasuna eraikinetan ere badagoela ohartzea.
  • Erainkuntza jasangarriagoak posible direla ikustea.
  • Naturak ematen dizkigun materialetatik abiatuta, jasangarritasunera iritsi daitekeela konturatzea.

Edukiak

  • Biodibertsitatea.
  • Eraikuntza.
  • Material naturalak.
  • Efizientiza energetikoa.
  • Karbono dioxido isuriak.