LH 4, 5, 6.maila Biodibertsitatea

Etorkizun hobeago bat lortzeko lan egiten duten horientzat

Eskuak eta sustraiak lurrera!

Zutik mantentzen garen lur zati hau ez da berdina bazter guztietan. Gure azpian, geruza eta ezaugarri ezberdinetako lur mota ugari aurki ditzakegu eta hauetako batzuk baratzegintzan erabili ahal dira eta gure nahira moldatu. Tailer honekin, lurrarekin esperimentatuko dute, lurzoruaren sorpresaz beteriko mundu harrigarrian murgilduz eta noski, eskuak zikinduz!

 

Eskolan aurretik

Baratzerik ez duten ikastetxeek, ikastetxean baratze bat martxan jartzeko dauzkaten baldintzak aztertu beharko dituzte eta dagoeneko baratzea duten ikastetxeek beren baratzaren diagnosia gauzatuko dute.

Eskolan ondoren

Baratzezaintzaren nondik norakoak ezagutu ostean baratza ezartzeko jarraitu beharreko pausoak azaltzeko jarduera egingo da.

Helburuak

  • Landareen bizi zikloa eta atal desberdinak ezagutu.
  • Baratzeko biodibertsitateaz eta bizidunen funtzioaz jabetu: kalteak eta mesedeak ezagutu.
  • Euskal Herrian aurki daitezkeen lur mota nagusien ezagutza: hareharria, kareharria, granitoa, arbela eta marga.
  • Baratzeko barazkiak gizakiez gain, beste hainbat bizidunen elikagai iturri ere badirela ulertu.
  • Baratze zaintzako oinarrizko kontzeptuak ulertu.

Edukiak

  • Hazien dibertsitateaz jabetu eta hauen ezaugarri adierazgarriei erreparatu.
  • Landare/barazkien atal jangarriak ezagutzea.
  • Barazkien izenak, landareak eta fruituak elkarren artean erlazionatzen ikasi.
  • Lur motak eta hauen drainatze gaitasunak ezagutu.
  • Xomorro bakoitzak dituen berezitasunez ohartu eta hauen bizilekuak ezagutu.
  • Baratzeko eremu ezberdinetan barazkien landaketak errotatzearen garrantziaz jabetu.

Hazien mundua

Haziak, landareen bizi irauteko kit ezin hobea!  Nahiko ezezagunak dira gure gizartean, askotan kontsumitzen ditugun barazkiak oraindik ugaltzen fasera iristeko bait daude. Inoiz ikusi al dugu letxuga baten hazia? Tailer honekin, haziek duten potentzialaz jabetuko dira haurrak, hedatzeko duten estrategiaz, eta barazki mota ezberdinetatik nola lortu eta erein ikasiko dute.

 

Eskolan aurretik

Baratzerik ez duten ikastetxeek, ikastetxean baratze bat martxan jartzeko dauzkaten baldintzak aztertu beharko dituzte eta dagoeneko baratzea duten ikastetxeek beren baratzaren diagnosia gauzatuko dute.

Eskolan ondoren

Baratzezaintzaren nondik norakoak ezagutu ostean baratza ezartzeko jarraitu beharreko pausoak azaltzeko jarduera egingo da.

Helburuak

  • Hazien mundura hurbildu, hazi mota ezberdinak maneiatuz eta hauen kontserbazio eta biltegiratze moduak aztertuz.
  • Hazien bidezko auto-hornikuntza kontzeptuaren garrantziaz jabetu.

Edukiak

  • Hazien eiteak, eta hauen biltegiratze eta kontserbazio moduak.
  • Barazki ezberdinetatik haziak lortzen ikasi eta praktikan jarri.

Intsektuen bila

Intsektuak erabat garrantzitsuak dira gure ekosistemetan, baina zoritxarrez beldur eta ez jakintasunak eraginda, baztertutako bizidun taldea da. Tailer honekin, intsektu talde nagusiak zein diren ikasiko dute, gertuen ditugunak identifikatzen jakingo dute eta gure gizarteak eman digun intsektuenganako beldurra, berauenganako errespetu interesa eta jakintza bihurtuko da.

 

Eskolan aurretik

Egunero ikasleek ikusten dituzten intsektuen zerrenda bate egin. Ikastetxean intsektu bilako patruilak antolatu.

Eskolan ondoren

Bildutako intsektuak identifikatu Ekogunean ikasitakoarekin.

Helburuak

Intsektu eta animali txikienganako interesa eta errespetua landu.

Edukiak

  • Bizidunak
  • Biodibertsitatea

Euskararen Ginkana

Hizkuntzak komunikatzeko balio dizu soilik? Hitz egiten dituzun hizkuntzen artean, zer da euskara zuretzat? Zergatik ote da ekologikoa euskaraz bizitzea? Proba desberdinak gaindituta, hizkuntza-ekologista bilakatzeko prest? Ikasleen euskaraz bizitzeko gogoa sustatzea du helburu ginkana honek. Ekogune parkeko Baratza Eskola gunean, biodibertsitatearekin analogiak egiteko aukera baliatuko dugu eta, taldekako proba ludikoen bitartez, hizkuntzen arteko harremanak ezagutu eta euskararekiko emozio, ezagutza eta praktikak partekatuko dituzte ikasleek biodibertsitatearekin.

 

Eskolan aurretik

Berde berdea programako hizkuntzen ekologiari buruzko bideoa ikusi

Eskolan ondoren

Bideoan oinarrituta ariketak.

Helburuak

  • Bizidun guztiak komunikatzen garela konturatzea.
  • Gizakiak komunikatzeko sistema ugari sortu ditu

  • Munduko hizkuntza aniztasuna handia dela ikustea.

  • Hizkuntzak komunikazio tresna baino gehiago direla ikustea, norbanako eta talde identitatea ematen baitigute.

  • Hizkuntzen arteko harremanak lantzea

  • Soziolinguistikako oinarrizko kontzeptuak lantzea.

Edukiak

  • Komunikazio bide ezberdinak espezie desberdinetan.

  • Morse kodea ikastea.

  • Hizkuntza aniztasuna.

  • Hizkuntza identitatea.

  • Hizkuntzen eboluzioa.

  • Hizkuntzen ekologia.

Uraren bisita

Ura lehengai urria eta eskuratzen zaila dela ezin uka, horregatik uraren kudeaketan, ahal den ur galera gutxien egon behar du eta erabilitako ur hauek, berriro garbi joan behar dute gure ibaietara. Ekogunean, urak ziklo osoa betetzen du: ur edangarriaz eta euri uraz hornitzen gara, erabileran kontsumoa murrizteko neurriak eta teknikak erabiltzen ditugu eta ur zikinak zizare bidezko araztegi eta ur  putzu batean tratatzen ditugu Zabalaga errekan husten diren arte.

 

Eskolan aurretik

Ur kontsumoa gure gizartean aztertu eta beste lurraldeetakoarekin alderatu.

Eskolan ondoren

Ikastetxeko uren kudeaketaren analisia.

Helburuak

  • Uraren balioaz jabetzea.
  • Uraren kudeaketa aztertzea.
  • Urarekiko efizientzia iaksleen egunerokoak aplikatzea.

Edukiak

  • Kontsumoa.
  • Klima aldaketa.
  • Aurrezpena.
  • Erreka eta uren biodibertsitatea.
ariketa

Irakasleentzako materiala

DeskargatuIdatzizko materiala