LH 1, 2, 3. maila Eskuak eta sustraiak lurrera!

Eskuak eta sustraiak lurrera!

Zutik mantentzen garen lur zati hau ez da berdina bazter guztietan. Gure azpian, geruza eta ezaugarri ezberdinetako lur mota ugari aurki ditzakegu eta hauetako batzuk baratzegintzan erabili ahal dira eta gure nahira moldatu. Tailer honekin, lurrarekin esperimentatuko dute, lurzoruaren sorpresaz beteriko mundu harrigarrian murgilduz eta noski, eskuak zikinduz!

 

Eskolan aurretik

Baratzerik ez duten ikastetxeek, ikastetxean baratze bat martxan jartzeko dauzkaten baldintzak aztertu beharko dituzte eta dagoeneko baratzea duten ikastetxeek beren baratzaren diagnosia gauzatuko dute.

Txispiren bideoa ikusi.

Eskolan ondoren

Helburuak

  • Landareen bizi zikloa eta atal desberdinak ezagutu.
  • Baratzeko biodibertsitateaz eta bizidunen funtzioaz jabetu: kalteak eta mesedeak ezagutu.
  • Euskal Herrian aurki daitezkeen lur mota nagusien ezagutza: hareharria, kareharria, granitoa, arbela eta marga.
  • Baratzeko barazkiak gizakiez gain, beste hainbat bizidunen elikagai iturri ere badirela ulertu.
  • Baratze zaintzako oinarrizko kontzeptuak ulertu.

Edukiak

  • Hazien dibertsitateaz jabetu eta hauen ezaugarri adierazgarriei erreparatu.
  • Landare/barazkien atal jangarriak ezagutzea.
  • Barazkien izenak, landareak eta fruituak elkarren artean erlazionatzen ikasi.
  • Lur motak eta hauen drainatze gaitasunak ezagutu.
  • Xomorro bakoitzak dituen berezitasunez ohartu eta hauen bizilekuak ezagutu.
  • Baratzeko eremu ezberdinetan barazkien landaketak errotatzearen garrantziaz jabetu.