LH 1, 2, 3. maila Biodibertsitatea

Etorkizun hobeago bat lortzeko lan egiten duten horientzat

Eskuak eta sustraiak lurrera!

Zutik mantentzen garen lur zati hau ez da berdina bazter guztietan. Gure azpian, geruza eta ezaugarri ezberdinetako lur mota ugari aurki ditzakegu eta hauetako batzuk baratzegintzan erabili ahal dira eta gure nahira moldatu. Tailer honekin, lurrarekin esperimentatuko dute, lurzoruaren sorpresaz beteriko mundu harrigarrian murgilduz eta noski, eskuak zikinduz!

 

Eskolan aurretik

Baratzerik ez duten ikastetxeek, ikastetxean baratze bat martxan jartzeko dauzkaten baldintzak aztertu beharko dituzte eta dagoeneko baratzea duten ikastetxeek beren baratzaren diagnosia gauzatuko dute.

Eskolan ondoren

Baratzezaintzaren nondik norakoak ezagutu ostean baratza ezartzeko jarraitu beharreko pausoak azaltzeko jarduera egingo da.

Helburuak

  • Landareen bizi zikloa eta atal desberdinak ezagutu.
  • Baratzeko biodibertsitateaz eta bizidunen funtzioaz jabetu: kalteak eta mesedeak ezagutu.
  • Euskal Herrian aurki daitezkeen lur mota nagusien ezagutza: hareharria, kareharria, granitoa, arbela eta marga.
  • Baratzeko barazkiak gizakiez gain, beste hainbat bizidunen elikagai iturri ere badirela ulertu.
  • Baratze zaintzako oinarrizko kontzeptuak ulertu.

Edukiak

  • Hazien dibertsitateaz jabetu eta hauen ezaugarri adierazgarriei erreparatu.
  • Landare/barazkien atal jangarriak ezagutzea.
  • Barazkien izenak, landareak eta fruituak elkarren artean erlazionatzen ikasi.
  • Lur motak eta hauen drainatze gaitasunak ezagutu.
  • Xomorro bakoitzak dituen berezitasunez ohartu eta hauen bizilekuak ezagutu.
  • Baratzeko eremu ezberdinetan barazkien landaketak errotatzearen garrantziaz jabetu.

Mila bizidun ditu Ekoguneak

Ekogunea inoiz baino gehiago, bizidunez beterik dago, txikiak, ertainak eta handiak, goazen guztiak ezagutzera! Tailer honekin bizidun mota ezberdinak ikusi, ukitu eta sentitzeko aukera dute ikasleek, lur azpikoak, uretan bizi direnak, ornogabeak eta intsektuak, hegoak dituztenak, basatiak eta etxekotu ditugunak. Bizidun mota guztienganako errespetua eta mirespena lantzen da, berauengana nola hurbildu ikasiz eta animalia eta gizakiaren arteko muga zein mehea den ikasiz. Ekoguneko bizidunak!

 

Eskolan aurretik

Ekogunean zein motako bizidunak aurkituko dituzue? Imaginatu, marraztu eta ekarri zuen marrazkiak!

Eskolan ondoren

Nola imajinatzen duzu Ekogunea etorkizunean? (zein itxura, zein animalia eta landare …)

Helburuak

Ekogunean dagoen biodibertsitateaz jabetzea eta bizidun ezberdinek bertan duten funtzioa ulertzea.

Edukiak

Baratzetako eta ibaietako bizidunak: izaki makroskopikoak eta mikroskopikoak.

Nortzuk behar dugu ura?

Bustita ez gaude eta ura dugula? Landarearen barruan ura ere bai? Non gehiago? Zorionez, gure gizartean ura soberan dugula uste arren, ura oso lehengai eskasa da, nahiz eta nonahi topa dezakegun, berau kudeatu eta geure iturrietara ekartzea asko kostatzen den lana da. Tailer honekin haurrak uraren presentziaz jabetuko dira, bizidunek zenbat ur duten ikasiko dute eta ura garai batean nola topatzen zuten esperimentatuko dute.

 

Eskolan aurretik

Uraren zikloaren bideoa ikusi.

Eskolan ondoren

Gure plubiometroa martxan! Ekogunean eraikitako plubiometroa erabiliz ikastetxean hilabete batez euri kopurua hartu eta datuak taula edo grafiko batean bildu. Egunero gelakide ezberdin bat ardura daiteke datua hartzeaz.

Helburuak

  • Euria nola neurtzen den ezagutzea.
  • Euri ura nora doan jabetzea.
  • Lurzoru ezberdinek ura ezberdin xurgatzen dutela ikustea.
  • Bizi garen tokian zenbat euri egiten duen neurtzea.
  • Datuak hartzen ikastea.
  • Egun edo aste ezberdinetako datuak konparatzen ikastea.

Edukiak

  • Parametro meteorologiko ezberdinak.
  • Eguraldiaren berri ematen duten tresnak.
  • Eguraldiari lotutako hiztegia.
  • Gure inguruko meteorologia.
  • Lurzoruaren eraketa.
  • Landaretzaren garrantzia uraren filtratze prozesuan.
  • Higadura.
  • Euriaren neurketa.

Bero egoteko eraikin desberdinak

Energiaz ari bagara, gizakiok badugu azala eta arroparen gainean babesteko beste geruza bat, eraikina. Eraikinak gainera garrantzia handia izan du bizidunen istorioan, habietatik hasi, zuloetatik igaro eta giza eraikinetaraino. Gizakiak inguruagatik babesteko betidanik egin ditu eraikinak eta tailer honetan giza taldeen eraikin ezberdinak eraikitzen ikasiko dute ikasleen, beraien arteko talde lana eta taldeko erabakiak bultzatuz.

 

Eskolan aurretik

Zerez eginda dago nire etxea? Ikasleek zerrenda bat egin beharko dute beraien etxea  zein materialez eginda dagoen.

Eskolan ondoren

Eraikuntza gremioren bateko gurasoak eskolara gonbidatu bere lanaz hitz egiteko.

Helburuak

  • Material ezberdinak erabiliz eraikuntzak egitea.
  • Eraikuntzak egiteko materialez gain, eraikuntzen formak, leihoak, ateak, orientazioak, bentilazioak … eta antzekoek duten garrantziaz jabetzea. 

Edukiak

  • Eraikuntzako oinarriak eta materialak
  • Eraikuntzarako materialak.
  • Eraikuntzen kokapena eta gure baserriekin konparaketa.

Euskararen Ginkana

Katu euskaldunak MIAU egitean katu Egipziarrak eta Txinatarrak ulertzen dute? Alfabeto desberdinetan idazten ikasi nahi? Euskararentzako babesguneak sortuko ditugu? Animaliak komunikatzeko dituzten estrategia desberdinekin eta gizakiok lurralde eta behar jakinetara egokitutako hizkuntzekin jolastuko gara. Ginkanako probetan ikasleek animalien komunikazio bideak erabiliko dituzte, hizkuntzen ahozko eta idatzizko aberastasunarekin liluratu eta jolastuko dute, hizkuntzen arteko harremanez hausnartuko dute eta azken proban, euskararentzako babesguneak sortuko dituzte.

 

Eskolan aurretik

Kaixo denok esaten dugu!

Eskolan ondoren

Saguzarra bezala euskara babestu.

Helburuak

  • Bizidun guztiak komunikatzen direla ikustea. Eta komunikatzeko estrategia desberdinak.
  • Gizakitan, hizkuntzaren transmisioa ahoz eta idatziz egiten dela ikustea.

  • Idazkera eta hizkera desberdinak ezagutzea.

  • Hizkuntza bizia dela, eboluzionatzen doala konturatzea.

  • Hizkuntza aniztasuna aberasgarria dela konturatzea.

Edukiak

  • Erleen dantzen eta beste espezien komunikazio estrategien esanahia.

  • Hitzik gabeko komunikazioa.

  • Zeinu hizkuntza eta idazkera desberdinak.

  • Hiztegia beharraren arabera sortzen da.

  • Hizkuntza aniztasuna

Gorotzengatik desberdinduko dituzue!

Gaixotzen garenean txixa eta gorotza badira informazio iturri. Animaliak desberdintzeko gidetan ere beraien gorotzak nolakoak diren hartzen da kontuan. Ikertzaile batentzat informazio txosten bat bezalakoa da. Eta gainera abeletxe baten kasuan kudeaketan buruhaustea. Berdin kudeatzen ote dira txerri edo ardi baten gorotzak? Tailer honetan, ikasleak animalien inguruko informazioa lortuko dute gorotzen bitartez, ekoizpenean sortzen diren gorotz hondakin kopuruez jabetuko dira eta berauen kudeaketa nola egiten den esperimentatuko dute beraien eskutik; egun ingurumen arazo bat da.

 

Eskolan aurretik

Animalien elikadura landuko dute, belarjale eta haragijaleen arteko ezberdinatasunak ikusiz.

Eskolan ondoren

Txango bat egiten dutenean gorotzik badagoan aztertu eta identifikatu.

Ikastetxe inguruko abeletxe batean, bertako gorotzen kudeaketa nola egiten den ikusi.

Helburuak

  • Gorotzak ere animalien identifikaziorako baliogarri direla konturatzea.
  • Gorotz motak animaliekin erlazionatu.
  • Gorotzen kudeaketak duen lan kargaz ohartzea.

Edukiak

  • Hondakinen kudeaketa.
  • Elikadura motak.
  • Abeletxeko animaliak.
ariketa

Ekoguneko bioaniztasuna

DeskargatuIdatzizko materiala