LH 1, 2, 3. maila Baratzea

Etorkizun hobeagoa lortzeko lana egiten duten horientzat!

Baratze eskolako ginkana

Baratze-eskola izena duen erakusketa bizi honetako 6 eremu ezberdinetan burutuko da froga jolas hau.  Haurrek, baratzarekin lehenengo kontaktua izateko balioko du eta jolas dinamiko, aktibo eta parte hartzaileetan oinarrituta, ikasleen arteko elkarlana eta baratzearekiko interesa sustatzeko balioko du.

 

Eskolan aurretik

Baratzerik ez duten ikastetxeek, ikastetxean baratze bat martxan jartzeko dauzkaten baldintzak aztertu beharko dituzte eta dagoeneko baratzea duten ikastetxeek beren baratzaren diagnosia gauzatuko dute.

Eskolan ondoren

Baratzezaintzaren nondik norakoak ezagutu ostean baratza ezartzeko jarraitu beharreko pausoak azaltzeko jarduera egingo da.

Helburuak

  • Landareen bizi zikloa eta atal desberdinak ezagutu.
  • Baratzeko biodibertsitateaz eta bizidunen funtzioaz jabetu: kalteak eta mesedeak ezagutu.
  • Euskal Herrian aurki daitezkeen lur mota nagusien ezagutza: hareharria, kareharria, granitoa, arbela eta marga.
  • Baratzeko barazkiak gizakiez gain, beste hainbat bizidunen elikagai iturri ere badirela ulertu.
  • Baratze zaintzako oinarrizko kontzeptuak ulertu.

Edukiak

  • Hazien dibertsitateaz jabetu eta hauen ezaugarri adierazgarriei erreparatu.
  • Landare/barazkien atal jangarriak ezagutzea.
  • Barazkien izenak, landareak eta fruituak elkarren artean erlazionatzen ikasi.
  • Lur motak eta hauen drainatze gaitasunak ezagutu.
  • Xomorro bakoitzak dituen berezitasunez ohartu eta hauen bizilekuak ezagutu.
  • Baratzeko eremu ezberdinetan barazkien landaketak errotatzearen garrantziaz jabetu.

Landare jangarriak

Haurrek Baratze Parkean landare jangarriak identifikatzen ikasiko dute, baina baita basalandareak ere. Ohikoak ez diren barazki eta loreak bildu behar izango dituzte eta bukaeran entsalada koloretsu bat prestatu, beti ere modu ekologiko eta osasuntsuan.

 

Eskolan aurretik

Baratzerik ez duten ikastetxeek, ikastetxean baratze bat martxan jartzeko dauzkaten baldintzak aztertu beharko dituzte eta dagoeneko baratzea duten ikastetxeek beren baratzaren diagnosia gauzatuko dute.

Eskolan ondoren

Baratzezaintzaren nondik norakoak ezagutu ostean baratza ezartzeko jarraitu beharreko pausoak azaltzeko jarduera egingo da.

Helburuak

  • Landareen bizi zikloa eta atal desberdinak ezagutu.
  • Landare/barazkien atal jangarriak ezagutzea.
  • Baratzeko biodibertsitateaz jabetu.
  • Baratze zaintzako oinarrizko kontzeptuak ulertu.

Edukiak

  • Kontsumitzen ditugun barazkiak landare gazteak izan ohi dira, oraindik heldugabeak.
  • Kontsumitzen ditugun barazkiak landare desberdinen atalak dira: lorea, sustraiak, zurtoina.
  • Ohiko barazkiez gain badaude jangarriak diren basalandare ugari ere.
  • Egunero jaten ditugun barazkien atzean lan handia dagoela ohartu.

Artoterapia eta oiloak bazkatu

Artoa baserriko hainbat animalia elikatzeko erabili izan da aspalditik eta egun guk ere jaten dugu. Garaiaren arabera ikasleek zenbait artaburu jasotzeko aukera izango dute eta bestela lehenagotik jasotako artaburuak saski baten bilduak egongo dira animaliei bazka emateko. Horretarako artaburuak aletu eta aleak irindu egingo dituzte.

 

Eskolan aurretik

Baratzerik ez duten ikastetxeek, ikastetxean baratze bat martxan jartzeko dauzkaten baldintzak aztertu beharko dituzte eta dagoeneko baratzea duten ikastetxeek beren baratzaren diagnosia gauzatuko dute.

Eskolan ondoren

Baratzezaintzaren nondik norakoak ezagutu ostean baratza ezartzeko jarraitu beharreko pausoak azaltzeko jarduera egingo da.

Helburuak

  • Baratzeko fruitu edo barazkiak gizakiok elikatzeaz gain beste hainbat animalia elikatzeko ere balio dutela ulertu.
  • Baratze zaintzako oinarrizko kontzeptuak ulertu.

Edukiak

  • Oiloen elikadura.
  • Artoaren uzta eta biltegiratzea.

Zain dezagun baratzea

Tailer honetan baratzeko oinarrizko lanak eta lanabesak zeintzuk diren ikasiko dute haurrek. Horretarako, landaketa mahaietan baratze bat martxan jartzeko jarraitu beharreko pausoak landuko dituzte, banan-banan: ereitea, lurra lantzea, ureztatzea, ongarritzea, … urte sasoiaren araberako barazki ekologikoak landatuko dituzte eta baratzezaintza ekologikoaren oinarrizko kontzeptuak ikasi.

 

Eskolan aurretik

Baratzerik ez duten ikastetxeek, ikastetxean baratze bat martxan jartzeko dauzkaten baldintzak aztertu beharko dituzte eta dagoeneko baratzea duten ikastetxeek beren baratzaren diagnosia gauzatuko dute.

Eskolan ondoren

Baratzezaintzaren nondik norakoak ezagutu ostean baratza ezartzeko jarraitu beharreko pausoak azaltzeko jarduera egingo da.

Helburuak

  • Ekintza edo jarduera parte-hartzaileen bidez baratze bat sortzeko jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren ikasi.
  • Baratzeko biodibertsitateaz eta bizidunen funtzioaz jabetu: kalteak eta mesedeak ezagutu.

  • Baratze zaintzako oinarrizko kontzeptuak ulertu.

Edukiak

  • Lurraren prestaketa, hazien ereitea, lurraren ongarritzea, ureztatzea …
  • Landare baten hazkuntzaren faseak.
  • Baratzeko animaliak: intsektuak, barraskiloak, zizareak,...
  • Baratzeko lan mota ezberdinak eta landareak ezagutu.

Bizikidetza bizi

Tailer hau, Pausoak programa okupazionalarekin elkarlanean burutzen da. Haurrek aniztasun funtzionala duten pertsona hauen lana ezagutzeko hiru gune bisitatuko dituzte. Negutegia, oilategia, eta baratzak.

 

Eskolan aurretik

  • “Por cuatro esquinitas de nada” - Jérôme Ruillier ipuina kontatu.

Eskolan ondoren

Eta zuek ezagutzen al duzue aniztasun funtzionala duen norbait? Gonbidatuko dugu gelara egunerokotasunean zer egiten duen kontatzeko?

Helburuak

Ekintza edo jarduera parte-hartzaileen bidez aniztasun funtzionala duten pertsonen lana baloratzea, errespetua sendotzea eta laguntzako jarrerak garatzea.

Edukiak

Aniztasun funtzionala duten pertsonak gu bezalakoak direla barneratzea.

ariketa

Irakasleentzako materiala

DeskargatuIdatzizko materiala

ariketa

Aurretik ikastetxean

- Baratzea gure ikastetxean (Baratzea daukagunentzako)

DeskargatuIdatzizko materiala

- Baratzea gure ikastetxean (Baratzea ez daukagunentzako)

DeskargatuIdatzizko materiala

ariketa

Ondoren ikastetxean

- Baratzea eraikitzen

DeskargatuIdatzizko materiala