HH 4-5 urte Hizkuntza-ekologia

Bihotzez maite dutenentzat natura ezagutzeko proposamen bat daukagu, proposamen berdea.

Euskararen Ginkana

Nola komunikatzen dira animaliak? Zein hizkuntza hitz egiten dira zure eskolan eta familian? Euskaraz eta hizkuntzekin solas eta jolas arituko gara Ginkanan.

Haur Parkean burutzen den erritmo biziko ginkanan jolastuko dira haurrak. Bizidun eta animalien hotsak identifikatu, kultura desberdinetako ohitura eta hizkuntzak ezagutu,  hizkuntzaren garrantziaz jabetu eta euskarazko hitz eta esapideekin jolastu eta esperimentatuko dute.

 

Eskolan aurretik

Ipuina eta sentimenduen adierazpena

Eskolan ondoren

Euskararen kriseilua

Helburuak

  • Bizidun guztiak komunikatzen direla ohartzea.
  • Munduan hizkuntza eta kultura aniztasuna handia dela ohartzea.
  • Hizkuntza aniztasuna aberasgarria dela konturatzea.
  • Lurraldea eta hizkuntzaren arteko loturaz ohartzea.
  • Euskaraz ondo pasatzen dugula ohartu.
  • Hizkuntza-ekologia: euskara zaindu behar dela ikustea.

Edukiak

  • Animalien hotsak
  • Kultura desberdinetako ohiturak eta hizkuntzak.

  • Hizkuntza aniztasuna.

  • Haurren bizi tokiak.

  • Jolas librea.

  • Eskerrak.