HH 4-5 urte Energia

Bihotzez maite dutenentzat natura ezagutzeko proposamen bat daukagu, proposamen berdea

Artoterapia eta oiloak bazkatu

Oiloa animalia ezaguna dugun arren, beraiekin harreman zuzena dugunean soilik ohartzen gara zein garrantzitsua den etxeko animalien aurrean pazientzia, lasaitasuna eta enpatia izatea. Ikasleak Kutxa Ekoguneko oilategian murgilduko dira, berau ikusi, usaindu eta entzungo dute, horrez gain, ikasleek oiloen janaria prestatu eta beraien eskuekin emateko aukera izango dute. Tailer honek norbanakoaren kontrola lantzen da artoa aletuz eta animalienganako bizikidetza lantzen ditu, izaki bizidunenganako errespetua erakutsiz eta beldurrik bada, hauei modu seguruan aurre eginez. Gainera oilo guztiak ez direla berdinak ikasiko dute eta berton ditugun bost oilo arrazak ezagutuko dituzte.

 

Eskolan aurretik

Txispiren ipuina bideoan

Eskolan ondoren

Artoa era desberdinetan dastatu.

Helburuak

  • Baratzeko fruitu edo barazkiak gizakiok elikatzeaz gain beste hainbat animalia elikatzeko ere balio dutela ulertu.
  • Baratze zaintzako oinarrizko kontzeptuak ulertu.

Edukiak

  • Oiloen elikadura.
  • Artoaren uzta eta biltegiratzea.

Bero bero egoteko beroki desberdinak

Hotza egin arren ni bero nago, zergatik? Nola sortzen dugu animaliok beroa? Zertarako daude munduko animalia larru ezberdinak? Esker mila eguzkia! Energiaren gaia bizidunen ikuspuntutik lantzeko tailerra da, bizidun ezberdinek dituzten berokiak eta bizi diren eremuak ezagutuko dituzte. Ostean, txerriek beroarekin egiten dituzten jokamolde aldaketak ikusi eta beraien buruan esperimentatuko dituzte.

 

Eskolan aurretik

3 txerrikumeen ipuina kontatu eta hausnartu.

Eskolan ondoren

Arropa aproposa aukeratu.

Helburuak

  • Etxea, identitatea eta komunitatea babes mekanismoak direla ohartu.
  • Janzkerak baldintza ezberdinetara egokitzen laguntzen digula ulertu.
  • Animalien azala, larrua, ilea, lumajea, … nolakoak diren ikastea.

Edukiak

  • Guk animaliek ez bezala arropa eta etxea dauzkagunez klima ia guztietara molda gaitezke.
  • Arropa urtarora egokitzen dugu eta etxea ingurunera.
  • Animaliek azal, larru eta ilaje desberdina dute baina arroparik ez. Gure etxeak animaliek bezala da azal bakarra dauka. Nola prestatu urte guztian arropa berdina erabiltzeko?  
ariketa

Irakasleentzako materiala

DeskargatuIdatzizko materiala

Einstein proiektua