HH 4-5 urte Baratzea

Bihotzez maite dutenentzat natura ezagutzeko proposamen bat daukagu, proposamen berdea

Artoa kris kris eta pun!

 Tailer honen bidez landareak nola jaiotzen diren ikasiko dute. Haurrak amaren sabeletik bezala, landareak hazitik jaiotzen direla ikasiko dute antzerki baten bidez. Hazien etxea lurra denez, lur berezi bat “fabrikatu” egingo dute arto hazia ereiteko eta bukaeran, haur bakoitzak hazi bat eramango du ikastetxean nola jaiotzen den ikusteko.  

 

Eskolan aurretik

Txispiren ipuina bideoan.

Eskolan ondoren

Hazi desberdinak landatu.

Helburuak

  • Landareen bizi zikloa eta atal desberdinak ezagutu.
  • Landareen hazkuntza-beharrez ohartu.

Edukiak

  • Hazi mota ezberdinen ezaugarriei erreparatuz, hazi ezberdinak daudela ohartu eta zein landarearenak diren ikustea.
  • Substratua prestatzen ikasiko dute, landareak ongarritu, ureztatu eta leku argi batean kokatu.

Txispirentzako etxe zoragarria

Txispi artoa gure baratzeko maskota da. Tailer honetan Txispiri bizitokia prestatuko diote haurrek. Horretarako, landaketa mahiak landuko dituzte ikasle guztiek banan-banan: erein, lurra prestatu, ureztatu, ongarritu eta nola ez, landareei maitasuna eman.

 

Eskolan aurretik

Txispiren ipuina bideoan.

Eskolan ondoren

Hazi desberdinak landatu.

Helburuak

  • Ekintza edo jarduera parte-hartzaileen bidez baratze bat sortzeko jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren ikasi.
  • Baratzeko biodibertsitateaz eta bizidunen funtzioaz jabetu: kalteak eta mesedeak ezagutu.
  • Baratze zaintzako oinarrizko kontzeptuak ulertu.

Edukiak

  • Lurraren prestaketa, hazien ereitea, lurraren ongarritzea, ureztatzea …
  • Landare baten hazkuntzaren faseak.
  • Baratzeko animaliak: intsektuak, barraskiloak, zizareak,...
  • Baratzeko lan mota ezberdinak eta landareak ezagutu.

Artoterapia eta oiloak bazkatu

Artoa baserriko hainbat animalia elikatzeko erabili izan da aspalditik eta egun guk ere jaten dugu. Garaiaren arabera ikasleek zenbait artaburu jasotzeko aukera izango dute eta bestela lehenagotik jasotako artaburuak saski baten bilduak egongo dira animaliei bazka emateko. Horretarako artaburuak aletu eta aleak irindu egingo dituzte.

 

Eskolan aurretik

Txispiren ipuina bideoan

Eskolan ondoren

Artoa era desberdinetan dastatu.

Helburuak

  • Baratzeko fruitu edo barazkiak gizakiok elikatzeaz gain beste hainbat animalia elikatzeko ere balio dutela ulertu.
  • Baratze zaintzako oinarrizko kontzeptuak ulertu.

Edukiak

  • Oiloen elikadura.
  • Artoaren uzta eta biltegiratzea.
ariketa

Irakasleentzako materiala

DeskargatuIdatzizko materiala

Txispi etxez aldatzen da

ariketa

Jolasa: Txispiren lagun berriak

DeskargatuIdatzizko materiala

ariketa

Baratzeko lagunak eta ni

DeskargatuIdatzizko materiala