DBH 1, 2, 3 eta 4 Kontsumoa

Baratzea patioan

Gure ikastetxeko baratza, barazki ugari eman ditzaken baratze eder eta koloretsu bat bihurtu ahal dugu; behar dugun gauza bakarra hau aurrera eramateko eta mantentzeko jakintza da. Tailer honetan, hiri baratzegintzako kontzeptu ugari ikasiko dituzte ikasleek: hazitegiak, substratuak, barazkien asoziazioak, ureztapen efizientea, eta abar. Gure patio grisa, baratze koloretsu bat bihurtu ahal dugu.

 

Eskolan aurretik

Berde berdea plataforman nekazaritza ekologikoari buruzko 3 bideoak (nekazaritzaren hastapenak, baratza ekosistema, baratza ekologikoa, zu nekazari) ikusiko dituzte sarrera gisa.

Eskolan ondoren

Baratze zaintza ekologikoaren nondik norakoak ezagutu ostean ikastetxean proiektu bat diseinatu eta gauzatuko dute. Baratzerik ez duten ikastetxeek baratze bat martxan jartzeko proiektua egingo dute eta dagoeneko baratzea dutenek, beren baratzean hobekuntzak txertatzeko proiektua egingo dute.

Helburuak

Lur sailik ez duten ikastetxeek ekintza edo jarduera parte-hartzaileen bidez baratze bat sortzeko jarraitu beharreko pausoak ezagutzea.

Edukiak

Edukiontzietan baratzea martxan jartzeko pausoak: substratuaren ezaugarriak eta prestaketa, hazien garaiak eta ereitea, ureztapen desberdinak.

Bero bero lehen baino gehiago!

Klima aldaketaren gaia, gure planetaren etorkizun hurbilean eragingo duen fenomenoa da. Atmosferara isuri izan ditugun gasek, berotegi efektu bat eragin dute gure planetan, honen tenperatura igoz. Tailer honekin, negutegi efektua ulertu eta berau ekiditeko energia berriztagarriekin esperimentatuko dute, eguzki labe erraldoi bat maneiatuz eta material berrerabilgarriekin egindako eguzki labe funtzional bat etxera eramanez.

 

Eskolan aurretik

Energiari buruzko bideoa ikusi.

Eskolan ondoren

Haizeak mugitutako autoa eraiki.

Helburuak

  • Eguzkia gugandik hain urrun egon arren eta Lurra eguzkiarekin konparatuta hain txikia izan arren, eguzkitiko energia asko jasotzen dugula ulertzea.
  • Neguko energia udarako metatu daitekeela ikustea.

  • Eguzki energia erabiltzen ikastea.

Edukiak

  • Eguzkiaren eragina lurrean.
  • Eguzki energiaren erabilera.

  • Energia berriztagarriak.

Animalien erabilera hausnartzen

Animaliak gizakiak milaka urtetan erabili eta eraldatu ditu bere intereserako, baina ez soilik janaria eta larrua lortzeko. Lan astunak egiteko, etxea zaintzeko, ikerketarako  eta ikuskizunetako ere erabili izan dira animaliak; baina erabilera guzti hauek egokiak al dira? Tailer honetan, abeletxean animalien erabilera eta etikaren hausnarketa bat burutuko dute, Kutxa-Ekoguneko abeletxean erabili diren abereen kudeaketa politikak ezagutuz. 

 

Eskolan aurretik

Euskal kirole ezberdinetan dagoen animalien erabilerari buruzko eztabaida.

Eskolan ondoren

Euskal kiroletan, animalien erabilpenari alternatibak.

Helburuak

  • Animalien erbailera eta gizartearen beharren lotura egitea.
  • Animalien erabilpeneeanalternatibak badaudela konturatzea.

Edukiak

  • Bizikidetza.
  • Animali etika.
  • Gizarte garapena.