DBH 1, 2, 3 eta 4 Euskararen Ginkana eskolan

Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da Euskararen Ginkana.

Helburua: Jolasaren bidez, eskolan eta hurbileko eremuan, euskaraz bizi eta hizkuntza aniztasuna balioan jartzeko aukera ematen duen  jolasa da.  Ikasle, irakasle eta gurasoak auzoan edo herrian hizkuntza aktibistak bilakatzeko aukera ematen du Ginkanak.

Edukia:  Lehiaketak bi fase ditu. Lehen fasean, internet bidezko 3 proba burutuko dira eta fase honetan puntuazio altuena lortzen duten lau taldeak pasatzen dira 2. fasera, hau da, eskolan edo herrian bertan burutuko den final presentzialera. Finala irabazten duen taldeak jasoko du saria eta Ekoguneko eskolen arteko euskararen ginkana final handirako sailkatuko da.

Parte hartzea: Lehiaketan parte hartzeko, 9-16 urte bitarteko 4-6 laguneko taldeak osatu behar dira, eskola bakoitzean gutxienez 10 talde osatu beharko direlarik. Eskola bakoitzak erabakiko du taldeak nola osatuko dituen.   

* Eskola txikientzako metodologia eta baldintza berezituak ditugu.

Euskararen Ginkana  zure eskolan

 

1.fasea: Eskolan Online

Hiru aste iraungo ditu fase honek. Webgunean, astero taldeek burutu beharreko proba bat argitaratuko da eta aste bete izango dute taldeek erantzuteko.

Ekoguneak  internet bidezko proba proposamenak  eta webgunearen kudeaketa irizpide eta laguntza bideak eskainiko dizkio eskolari.  

2.fasea: Eskolako FINALA

Internet bidezko probetan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeak pasako dira fi­nal presentzialera. Bertan erabakiko da nor den talde irabazlea!

Ekoguneak  finalerako proba presentzialen proposamenak eta lehiaketaren kudeaketa irizpideak eskainiko dizkio eskolari. Finalaren iraupena ordu eta erdikoa izatea aurreikusten da.

Harremanetarako

Euskararenginkana.eus webgunean eskaera eta zalantzak bideratzeko gunea eskainiko zaie eskolei.

Prezioa

Ikasturtean Ekoguneko hezkuntza programako tailerretan parte hartu duten eskolentzat: 1 € ikasleko.

Gainerako Eskolentzat: 2 € ikasleko.