DBH 1, 2, 3 eta 4 Energia

Hazien mundua

Haziak, landareen bizi irauteko kit ezin hobea!  Nahiko ezezagunak dira gure gizartean, askotan kontsumitzen ditugun barazkiak oraindik ugaltzen fasera iristeko bait daude. Inoiz ikusi al dugu letxuga baten hazia? Tailer honekin, haziek duten potentzialaz jabetuko dira haurrak, hedatzeko duten estrategiaz, eta barazki mota ezberdinetatik nola lortu eta erein ikasiko dute.

 

Eskolan aurretik

Berde berdea plataforman nekazaritza ekologikoari buruzko 3 bideoak (nekazaritzaren hastapenak, baratza ekosistema, baratza ekologikoa, zu nekazari) ikusiko dituzte sarrera gisa.

Eskolan ondoren

Baratze zaintza ekologikoaren nondik norakoak ezagutu ostean ikastetxean proiektu bat diseinatu eta gauzatuko dute. Baratzerik ez duten ikastetxeek baratze bat martxan jartzeko proiektua egingo dute eta dagoeneko baratzea dutenek, beren baratzean hobekuntzak txertatzeko proiektua egingo dute.

Helburuak

  • Hazien mundura hurbildu, hazi mota ezberdinak maneiatuz eta hauen kontserbazio eta biltegiratze moduak aztertuz.
  • Hazien bidezko auto-hornikuntza kontzeptuaren garrantziaz jabetu.

Edukiak

  • Hazien eiteak, eta hauen biltegiratze eta kontserbazio moduak.
  • Barazki ezberdinetatik haziak lortzen ikasi eta praktikan jarri.

Bero bero lehen baino gehiago!

Klima aldaketaren gaia, gure planetaren etorkizun hurbilean eragingo duen fenomenoa da. Atmosferara isuri izan ditugun gasek, berotegi efektu bat eragin dute gure planetan, honen tenperatura igoz. Tailer honekin, negutegi efektua ulertu eta berau ekiditeko energia berriztagarriekin esperimentatuko dute, eguzki labe erraldoi bat maneiatuz eta material berrerabilgarriekin egindako eguzki labe funtzional bat etxera eramanez.

 

Eskolan aurretik

Energiari buruzko bideoa ikusi.

Eskolan ondoren

Haizeak mugitutako autoa eraiki.

Helburuak

  • Eguzkia gugandik hain urrun egon arren eta Lurra eguzkiarekin konparatuta hain txikia izan arren, eguzkitiko energia asko jasotzen dugula ulertzea.
  • Neguko energia udarako metatu daitekeela ikustea.

  • Eguzki energia erabiltzen ikastea.

Edukiak

  • Eguzkiaren eragina lurrean.
  • Eguzki energiaren erabilera.

  • Energia berriztagarriak.

Ekopolis bisita

Kutxa Ekogunea parkeko hirigintza (lur mugimenduak, bideak, azpiegiturak, …) eta eraikuntzak (egurrezko eraikinak, lastozkoa, eraikin baten zaharberritzea…), ingurumen  printzipioak jarraituz egin dira. Prozedura hauek ezagutzeko txango baten, maketak, proiektuak, ezarritako materialak eta ikasleek ingeniari eta  arkitektoen paperan jarrita behatzeko orriak erabiliko ditugu.

 

Eskolan aurretik

Arkitektura jasangarria duten ikastetxeen inguruko zerrenda.

Eskolan ondoren

Ikastetxeen jasangarritasun diagnosia.

Helburuak

  • Jasangarritasuna eraikinetan ere badagoela ohartzea.
  • Erainkuntza jasangarriagoak posible direla ikustea.
  • Naturak ematen dizkigun materialetatik habiatuta, jasangarritasunera iritsio daitekeleela konturatzea.

Edukiak

  • Biodibertsitatea.
  • Eraikuntza.
  • Material naturalak.
  • Efizientiza energetikoa.
  • Karbono dioxido isuriak.

Einstein proiektua

ariketa

Irakasleentzako materiala

DeskargatuIdatzizko materiala