DBH 1, 2, 3 eta 4 EATHINK

Eathink erakusketa

EAThink – eat local, think global” proiektuak garapen arloko jarrera kritikoa eta konpromisoa sustatu nahi ditu Europako ikasleen eta irakasleen artean, arreta berezia jarriz elikadura-segurtasunean eta -burujabetzan, janaria ekoizteko sistema jasangarrietan eta maila txikiko nekazaritzan. Ekogunean, Food Cloud Exhibition izeneko erakusketa bat daukagu proiektu honekin lotura zuzena duena. Bertan, ikasleek elikadura burujabetzarekin lotutako gurutzegrama bat osatu beharko dute, zenbait asmakizunen atzean ezkutatzen diren kontzeptuak asmatuz.