DBH 1, 2, 3 eta 4 Biodibertsitatea

Hazien mundua

Haziak, landareen bizi irauteko kit ezin hobea!  Nahiko ezezagunak dira gure gizartean, askotan kontsumitzen ditugun barazkiak oraindik ugaltzen fasera iristeko bait daude. Inoiz ikusi al dugu letxuga baten hazia? Tailer honekin, haziek duten potentzialaz jabetuko dira haurrak, hedatzeko duten estrategiaz, eta barazki mota ezberdinetatik nola lortu eta erein ikasiko dute.

 

Eskolan aurretik

Berde berdea plataforman nekazaritza ekologikoari buruzko 3 bideoak (nekazaritzaren hastapenak, baratza ekosistema, baratza ekologikoa, zu nekazari) ikusiko dituzte sarrera gisa.

Eskolan ondoren

Baratze zaintza ekologikoaren nondik norakoak ezagutu ostean ikastetxean proiektu bat diseinatu eta gauzatuko dute. Baratzerik ez duten ikastetxeek baratze bat martxan jartzeko proiektua egingo dute eta dagoeneko baratzea dutenek, beren baratzean hobekuntzak txertatzeko proiektua egingo dute.

Helburuak

  • Hazien mundura hurbildu, hazi mota ezberdinak maneiatuz eta hauen kontserbazio eta biltegiratze moduak aztertuz.
  • Hazien bidezko auto-hornikuntza kontzeptuaren garrantziaz jabetu.

Edukiak

  • Hazien eiteak, eta hauen biltegiratze eta kontserbazio moduak.
  • Barazki ezberdinetatik haziak lortzen ikasi eta praktikan jarri.

Baratzea patioan

Gure ikastetxeko baratza, barazki ugari eman ditzaken baratze eder eta koloretsu bat bihurtu ahal dugu; behar dugun gauza bakarra hau aurrera eramateko eta mantentzeko jakintza da. Tailer honetan, hiri baratzegintzako kontzeptu ugari ikasiko dituzte ikasleek: hazitegiak, substratuak, barazkien asoziazioak, ureztapen efizientea, eta abar. Gure patio grisa, baratze koloretsu bat bihurtu ahal dugu.

 

Eskolan aurretik

Berde berdea plataforman nekazaritza ekologikoari buruzko 3 bideoak (nekazaritzaren hastapenak, baratza ekosistema, baratza ekologikoa, zu nekazari) ikusiko dituzte sarrera gisa.

Eskolan ondoren

Baratze zaintza ekologikoaren nondik norakoak ezagutu ostean ikastetxean proiektu bat diseinatu eta gauzatuko dute. Baratzerik ez duten ikastetxeek baratze bat martxan jartzeko proiektua egingo dute eta dagoeneko baratzea dutenek, beren baratzean hobekuntzak txertatzeko proiektua egingo dute.

Helburuak

Lur sailik ez duten ikastetxeek ekintza edo jarduera parte-hartzaileen bidez baratze bat sortzeko jarraitu beharreko pausoak ezagutzea.

Edukiak

Edukiontzietan baratzea martxan jartzeko pausoak: substratuaren ezaugarriak eta prestaketa, hazien garaiak eta ereitea, ureztapen desberdinak.

Euskararen Ginkana

Badakizu hamabost egunero hizkuntza bat desagertzen ari dela? Eta euskararen lurraldean 100 baino hizkuntza gehiago hitz egiteko direla? Hitz egiten dituzun hizkuntzen artean, zer da euskara zuretzat? Ekologikoa da euskaraz bizitzea? Hizkuntza-ekologista izateko prest? Ikasleen euskaraz bizitzeko gogoa sustatzea du helburu ginkana honek. Ekoguneko Baratza Eskola gunean, biodibertsitatearekin analogiak egiteko aukera baliatuko dugu. Taldekako proba ludikoen bitartez eta hizkuntza-egoera desberdinak esperimentatuaz, soziolinguistika ezagutzak eta  euskararekiko emozio, ezagutza eta praktika ekologikoak partekatuko dituzte ikasleek. 

 

Eskolan aurretik

Berde berdea programako hizkuntzen ekologiari buruzko bideoa ikusi

Eskolan ondoren

Bideoan oinarrituta ariketak.

Helburuak

  • Bizidun guztiak komunikatzen garela konturatzea.
  • Gizakiak komunikatzeko sistema ugari sortu ditu

  • Munduko hizkuntza aniztasuna handia dela ikustea.

  • Hizkuntzak komunikazio tresna baino gehiago direla ikustea, norbanako eta talde identitatea ematen baitigute.

  • Hizkuntzen arteko harremanak lantzea

  • Soziolinguistikako oinarrizko kontzeptuak lantzea.

Edukiak

  • Komunikazio bide ezberdinak espezie desberdinetan.

  • Morse kodea ikastea.

  • Hizkuntza aniztasuna.

  • Hizkuntza identitatea.

  • Hizkuntzen eboluzioa.

  • Hizkuntzen ekologia.

Uraren bisita

Ura lehengai urria eta eskuratzen zaila dela ezin uka, horregatik uraren kudeaketan, ahal den ur galera gutxien egon behar du eta erabilitako ur hauek, berriro garbi joan behar dute gure ibaietara. Ekogunean, urak ziklo osoa betetzen du: ur edangarriaz eta euri uraz hornitzen gara, erabileran kontsumoa murrizteko neurriak eta teknikak erabiltzen ditugu eta ur zikinak zizare bidezko araztegi eta ur putzu batean tratatzen ditugu Zabalaga errekan husten diren arte.

 

Eskolan aurretik

Uraren zikloko bideoa.

Eskolan ondoren

Gure ibaien inpaktua aztertuz: Herriko ibai bat aukeratu eta Gipuzkoa.net web orrialdeko 1:5000 informazio sistema geografikoan, urte ezberdineko ortoirudiak konparatuko dituzte, ibaiak jasan dituen inpaktuak identifikatzeko.

Helburuak

  • Ibaiko ekosistema ulertzea.
  • Ibaiaren zati ezberdinetan eragindako inpaktuek ibaiaren ibilgu osoan eragina dutela ikustea
  • Gizakiaren eraginaz jabetzea. Ibaietako inpaktuak identifikatzea eta aztertzea. Ibaien berreskurapenaren onurez jabetzea.

Edukiak

  • Ibaiko eskosistema.
  • Ibaiko inpaktuak.
  • Ibaia eta gizakiaren arteko erlazioa.
ariketa

Irakasleentzako materiala

DeskargatuIdatzizko materiala