Elkarteak

Jasangarritasunaren aldeko elkarteek lan bikaina egiten dute eta, horregatik, Ekogunetik lagundu nahi diegu.

Badakigu, zuek ere laguntzeko irrikitan zaudetela, hortaz, zuen lanaren bidez puntuak irabazteko aukera emango dizuegu, gero, puntu horiek hurrengo hiru elkarteetako bati emateko. Ikasturte bukaeran Ekoguneak puntuen araberako diru-sariak emango dizkie elkarteei.

 

Baina zein lan egin behar da puntuak lortzeko?

Ekogunera bisita eginda 500 puntu lortuko dituzue. Zenbat eta puntu gehiago lortu orduan eta laguntza handiagoa emango diozue aukeratutako elkarteari bere proiektua gauzatzeko. Jarraian duzue aukeragai dauden elkarteen informazioa, argazkiak, bideoak...

Ikusi denon artean eta aukeratu bat!

Puntuaketa
ELKARTEA DESKRIBAPENA   PUNTUAK
GarabideGarabide

Kooperazio era berria egiten duen elkartea da Garabide, esperientzien elkartrukean oinarritzen den lankidetza.

Hegoaldeko hizkuntza komunitate gutxituetako eragileekin lankidetza proiektuak hitzartu eta aurrera eramatea da Garabideren lana, proiektuak gauzatzea gure nortasunaren garapen-esperientziaren trukean oinarriturik. Horretarako maila desberdinetako proiektuak egiten ditugu, hegoaldeko eragileen behar eta eskariei erantzunez.

Argazkiak eta bideoak ikusi

Elkartearen argazkia
Elkartearen argazkia
EIBEEIBE

Irabazasmo gabeko Euskal Izurde eta Balezaleen Elkartea, Euskal Herriko itsasbazterrean dauden zetazeoen ikerketa eta kotserbaziorako plataforma bat sortzearen beharraren ondorioz sortzen da.

E.I.B.E.-ren zeregin nagusia, itsas animalia hauei buruzko ezagutza handiagotu, jasotako emaitzak zabaldu eta gizarte mailan hezkuntza lana egitea da.

Helburu nagusia, Bizkaiako Golkoan bizi diren zetazeoak kontserbatu eta jadanik ustiatu eta hebaindutako Kantauri itsasoak dituen baliabide naturalak babestu eta zaintzea da.

Argazkiak eta bideoak ikusi

Elkartearen argazkia
Elkartearen argazkia
Elkartearen argazkia
Elkartearen argazkia
Surfrider FoundationSurfrider Foundation

Surfrider Foundation 1984an jaio zen Estatu Batuetan Kalifornian. Geroztik, nazioarteko sare zabal bat eratu du mundu osoan zehar: Europan, Brasilen, Argentinan, Australian, Japonen eta Marokon. Europako egoitza 1990an jaio zen Miarritzen.

Elkarteak, 3 helburu nagusi dauzka: ingurumena babestu, kutsaduren aurka borrokatuz; gizartea hezi eta kontzientziatu, ohitura jasangarriak erakutsiz; gizartea informatu eta mobilizatu, Surfrider sarea dinamizatuz eta garatuz.

Surfriderrek bost lan ardatz nagusi dauzka: uraren kalitatea eta osasuna, ureko hondakinak, itsas garraioa, itsasertzaren artifizializazioa eta itsasertzeko ondarearen balorizazioa.

Argazkiak eta bideoak ikusi

Elkartearen argazkia
Elkartearen argazkia
Elkartearen argazkia
Elkartearen argazkia

Ikasleek proiektuan duten partaidetzari esker, beraiek aukeratutako ingurumenaren alde diharduten elkarteak diruz laguntzelaguntzen dira.

GUZTIRA
0