EP Bizikidetza

Mila bizidun ditu Ekoguneak

Ekogunea inoiz baino gehiago, bizidunez beterik dago, txikiak, ertainak eta handiak, goazen guztiak ezagutzera! Tailer honekin bizidun mota ezberdinak ikusi, ukitu eta sentitzeko aukera dute ikasleek, lur azpikoak, uretan bizi direnak, ornogabeak eta intsektuak, hegoak dituztenak, basatiak eta etxekotu ditugunak. Bizidun mota guztienganako errespetua eta mirespena lantzen da, berauengana nola hurbildu ikasiz eta animalia eta gizakiaren arteko muga zein mehea den ikasiz. Ekoguneko bizidunak!

 

Eskolan aurretik

Ekogunean zein motako bizidunak aurkituko dituzue? Imaginatu, marraztu eta ekarri zuen marrazkiak!

Eskolan ondoren

Nola imajinatzen duzu Ekogunea etorkizunean? (zein itxura, zein animalia eta landare …)

Helburuak

Ekogunean dagoen biodibertsitateaz jabetzea eta bizidun ezberdinek bertan duten funtzioa ulertzea.

Edukiak

Baratzetako eta ibaietako bizidunak: izaki makroskopikoak eta mikroskopikoak.

Gorotzengatik desberdinduko dituzue!

Gaixotzen garenean txixa eta gorotza badira informazio iturri. Animaliak desberdintzeko gidetan ere beraien gorotzak nolakoak diren hartzen da kontuan. Ikertzaile batentzat informazio txosten bat bezalakoa da. Eta gainera abeletxe baten kasuan kudeaketan buruhaustea. Berdin kudeatzen ote dira txerri edo ardi baten gorotzak? Tailer honetan, ikasleak animalien inguruko informazioa lortuko dute gorotzen bitartez, ekoizpenean sortzen diren gorotz hondakin kopuruez jabetuko dira eta berauen kudeaketa nola egiten den esperimentatuko dute beraien eskutik; egun ingurumen arazo bat da.

 

Eskolan aurretik

Animalien elikadura landuko dute, belarjale eta haragijaleen arteko ezberdinatasunak ikusiz.

Eskolan ondoren

Txango bat egiten dutenean gorotzik badagoan aztertu eta identifikatu.

Ikastetxe inguruko abeletxe batean, bertako gorotzen kudeaketa nola egiten den ikusi.

Helburuak

  • Gorotzak ere animalien identifikaziorako baliogarri direla konturatzea.
  • Gorotz motak animaliekin erlazionatu.
  • Gorotzen kudeaketak duen lan kargaz ohartzea.

Edukiak

  • Hondakinen kudeaketa.
  • Elikadura motak.
  • Abeletxeko animaliak.